Kanbon eta inguruko hainbat herrietan urre ustiaketa egiteko eskaria egin zuen Sudmine enpresak duela hiru urte, baina Frantziako Gobernuak ez dio horretarako baimenik eman.
2014an ustiaketa eskaera egin zenetik bide korapilatsua jarraitu du saioak eta, azkenean, Frantziako Gobernuak gaia erortzen utzi du, nolabait azaltzeko: 2017ko apirilera arte zuen erantzuteko aukera eta egin ezean eskaera bertan behera geratuko zen, legeak hala aginduta.
Denborak aurrera egiten zuela ikusita, Sudmine konpainiak 2017ko martxoaren hasieran helegite bat jarri zuen, baina ez zuen aurrera egin, ostegun honetan Mediabaskek jakitera eman duenez.
Ekainera arte, bigarren helegitea jartzeko aukera ere izan zuen enpresa eskatzaileak, baina Frantziako Gobernuko Ekonomia Ministerioaren arabera, data pasatu zitzaien. Horren ondorioz, helegite berrietarako aukerarik ez da jada Sudminek eta Lapurdin urrea bilatzeko proiektua bertan behera geratu da.