argia.eus
INPRIMATU
Sud Ouest kazetak Hendaiako gaztetxearen kontra argitaratu artikulua gaitzetsi dute 120 herritarrek
  • Asteazkenean 120 lagun inguru bildu ziren Hendaiako Kaneta auzoan, Enbata gaztetxea sustengatzeko. Sud Ouest egunkariak ustezko bizilagun anonimo baten salaketaren harira, gaztetxearen kontrako artikulu bat plazaratu zuen joan den astean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko abuztuaren 25

Haatik, gazteei iritzia ematea ukatu die egunkariak. Gaztetxeko kideek haien manifestua osoki argitara dezala eskatu diote frantsesezko hedabideari. Enbata gaztetxeko kide batekin hitz egin dute Euskal Irratiak-eko lagunek.