Fracking-aren bitartez gasa ustiatzeko egitasmoaren aurkako alegazioen berri emango du bihar Berriztu Araba taldeak.
Armentia-2 putzua ustiatu baino lehenago egin beharreko zundaketak 163 egun iraungo duela aurreikusi du SHESA Euskadiko Hidrokarburoen Sozietate Publikoak. Horietatik, 80 egun aurreneko proba pilotuari dagokie. Horrela azaltzen dute Estatuko Aldizkari Ofizialean agertutako ohar batean. Subilla Gasteizen fracking-aren bitartez gasa ustiatzeko egitasmoaren aurkako alegazioak aurkeztuko ditu Berriztu Araba taldeak; bihar emango dituzte alegazio horien inguruko xehetasunak.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.