argia.eus
INPRIMATU
Suabe suabe su su suabe...

2009ko irailaren 15
Hitza hartu

Patxi Gaztelumendiren blogean aurkitu dugu bideoa. Gasteizko Udaleko Euskara zerbitzuen Hitza hartu kanpainako irudiak ageri dira. Gaztelumendiren hitzak erabiliko ditugu bideoa aurkezteko:

"Euskararen inguruan aspaldion oso ideia estatiko, korrekto eta ez oso ausartak ikustera ohituegi gaituzte euskaltegi/aekademietako buruek, hizkuntza apolitikako arduradunek edo telebista ezberdinetako aurkEZleek. Gasteizeko irudi hauek baina, zer pentsatua eman didate… ez dute beste munduko ezer asmatu ziurrenik… baina hizkuntza zelan sentitzen, zelan bizi, zelan goza dezakegun adierazten du… bere apalean. Ausartu eta zabaldu. Mugi edo busti, edo jantzi, edo atera plazara… Etxepareren idatzi zaharrenak Gasteizko plazarat ekarriak balira bezala... hori bai Youtubeko bideo batean".