Naturak irudi ederrak laga dizkigu egunotan. Munduaren punta batean sua, izotza bestean. Etna sumendia egurrean, eta Niagarako urjauzia erdi-izozturik.
Etna sumendia, Sizilian, aktibo dago berriro, azken egunotako irudietan ikus daitekeenez. 1992ko erupzioaren irudiak dakartzate gogora, BBCren erreportaje honetan irakurri daitekeenez. Handik jaso ditugu ondorengo argazkietako batzuk.
Niagarako urjauzien argazki hauetako batzuk, bestalde, @Gasteiztar1 erabiltzailearen txio batean ikusi ditugu. @jaggirm txiolariak bildu ditu beste batzuk. Duela bizpahiru egunetakoak dira.