Urriaren 8an izango da jaialdia Illunben, manifestazio eta ekitaldi politiko baten ostean.
Datorren urriaren 8an, Sarek jaialdia antolatuko du Donostiako Illunben, Izan Bidea dinamikari amaiera emateko. Eguna hasteko, 11:00etan, Izan Bidea dinamikako azken kilometroak egingo dituzte Bulebarrean, eta horren ostean, 12:00etan, manifestazioa egingo dute, Pio XII-tik. Ondoren, 13:00etan, ekitaldi politikoa eta jaialdiaren sarrera egingo dute, eta jaialdia bera 15:30ean hasiko da.
Musika talde eta bestelako asko eramango ditu Sarek Illunbera: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Liher, Zea Mays, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Porrotx, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira bertan.