Asteazken goizean suak hartu du Terni hirian (Umbria eskualdeko hiriburua, Italian) ASM deitu erraustegiak. Kea urrundik ere ikus zitekeen eta probintziako bost suhiltzaile hurbildu dira garrak kontrolatzen saiatzera.
Justu duela hilabete, martxoaren 7an, zabaldu zuten hedabideek Terniko erraustegia ixtea erabakita zegoela, horretarako urtebete beharko zelarik. Errausketaren aurkako ekintzaileez gain, lekuko politikariek ere garaipenezko hitz potoloz ospatu zuten itxieraren iragarpena. 40 egun beranduago, apirilaren 15eko goizean, garrak piztu dira Maratta auzoan dagoen erraustegi horretan.
Bost suhiltzaile ekipo hurbildu dira lekura, sutea itzaltzeko asmotan. Ingurumen aferak zaintzen dituen ARPA agentzia publikoko funtzionarioak ere bertan omen dira suteak isuritako kutsagaien berri bila. 111.000 biztanle dauzka Terni hiriak.