Larunbat gauean Espainiako eta Frantziako estatuetako 52 espetxetan su artifizialak bota dituzte. Ekimenean 120 ekintzaile baino gehiagok hartu du parte.
Elkartasun ekimena bideo baten bidez jakinarazi dute. Ekintzaren prestaketa eta su artifizialak espetxeen ondoan pizten diren unea jasotzen dute irudiek. Bertan azaltzen denaren arabera, 120 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte asteburuko mobilizazio deigarrian, 52 espetxe argiztatu dituzte 100 kg suzirirekin, eta 58.694 kilometro bidaiatu horretarako. Euskal preso politikoei “elkartasun besarkada estua” helarazi nahi izan dio ekimenak, haien askatasuna aldarrikatzearekin batera.