argia.eus
INPRIMATU
STREAMING | Koldo Rabadan Izagirreren ‘Bidean’ liburuaren aurkezpena
  • Koldo Rabadan Izagirrek, ARGIArekin argitaratu duen ‘Bidean’ liburua aurkeztuko du Alde Zaharrean dagoen Donostiako Udal Liburutegian. 12:00etan hasiko da aurkezpena.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 03a

Liburuaren egilea irakaslea eta psikopedagogoa da. Pasioz irakasten du. Hainbat eskolatan aritu ondoren, azken urteetan Eskola Txikietan irakaskuntzarekin gozatzen ari da. Dekalogo forma eman die bere bizipenetatik ateratako ondorioei eta umore finez kritika zorrotza egiten dio hezkuntza sistemari eta autokritika irakasleek barneratuta dituzten eguneroko hainbat uste usteli. Irakurlearengan emozioak, hausnarketa eta sormenaren jolasa pizten ditu, eta haurrenganako dugun begirada aldarazten du, haiengandik ikas dezakegun guztia nabarmenduz. Irakasle zein gurasoei, haurren hezierarekin gehiago gozatzeko gako asko ematen dizkie liburu honek.

Aurkezpena helbide honetan jarraitu ahal izango da: https://meet.jit.si/bidean-liburua

-Liburua erosi nahi baduzu ARGIAren azokan duzu.

-Zure herrian edo eskolan Koldo Rabadanek guraso edo irakasleentzat hitzaldia ematea nahiko bazenu idatzi azoka@argia.eus helbidera.