Urriaren 22an da transexualitatea despatologizatzeko aldarria egiteko nazioarteko eguna. Nazioarteko sareak transexualen psikiatrizazioa eta intersexualen egoera salatu ditu.
Stop Transpatologizazioa Nazioarteko Sareak nortasun transexualak despatologizatzea eskatuko du aurten ere, urtero bezala. Sarearen ustez, transexualitatea sexu edo genero nortasun desorekatzat hartzeak ondorio larriak ditu transexualengan. Intersexualak ere gogoan hartu ditu sareak aurten. Gaur egun pertsona intersexualak artatzeko erabiltzen diren medikuntza prozesuak bortitzak direla adierazi du. Manifestua kaleratu du urriaren 22rako. Gaztelaniaz eta frantsesez duzue interneten.
Euskal Herriko Bilgune Feministak urriaren 22ari begira transexualitatea lantzen duten ikus-entzunezkoen, liburuen eta telesailen zerrenda egin du. Hona hemen zerrenda, eta lotura honetan Bilgune Feministak sarean jarritakoa.
Ikus-entzunezkoak:
"Diagnosticando la diferencia", Annalise Ophelian (2009)
"Boys don’t cry", Kimberly Peirce (2009)
"Mi vida en rosa", Alain Berliner (1997)
"Transamerica", Duncan Tucker (2005)
"Romeos", Sabine Bernardi (2011)
"El camino de Moises", Cecilia Barriga (2002)
"Tomboy", Céline Sciamma (2013)
"XXY", Lucía Puenzo (2007)
"Vestido nuevo" (film laburra), Sergi Pérez (2008)
Telesailak:
"Transparent", Jill Soloway (2014)
"Sense 8", Andy eta Lana Wachowski (2015)
"Hit and miss", Paul Abbott (2012)
Liburuak:
"Transexualidades. Otras miradas posibles", Miquel Missé (2013)
"El género desordenado", Miquel Missé eta Gerard Coll-Planas (2010)
"Trans*exualidades", Raquel (Lucas) Platero (2014)
"Transito" (komikia), Ian Bermúdez eta David Cantero (2015)