argia.eus
INPRIMATU
Steilas: “0-3 hezkuntza politika kaka zaharra da Nafarroan”
  • Haur Hezkuntzako lehen zikloaren duintasuna aldarrikatzeko eta langile nahiz familientzat baldintza hobeak eskatzeko, agerraldia egin du Steilas sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 06a

 

mso-ansi-language:EU">Besteak beste, honakoa eskatu dute: 0-3 hezkuntza zikloa legez edo foru dekretu bidez arautzea eta garatzea (etapa honek dituen berezko ezaugarrietara egokitzeko); publikoa eta kudeaketa publikokoa izatea (lan baldintza berdinak izan ditzaten denek, kudeaketa hobetzeko, merezi duen aitortza emateko etapari…); doakoa eta unibertsala izatea (haur guztien eskolatze eskubidea bermatzeko, familien maila ekonomikoa edo bizilekua zein dela ere); eta elebiduna izatea.