argia.eus
INPRIMATU
Ikeari leporatu diote 80ko hamarkadan Kuba eta Alemaniako presoak erabiltzea
  • 1980ko hamarkadan Alemaniako Errepublika Demokratikoan (AED) eta Kuban preso politiko eta kriminalak erabili zituen Ikeak altzariak muntatzeko. Stasik (Alemaniako Errepublika Demokratikoko inteligentzia zerbitzuak) bilduta dituen txostenak atera du argitara salaketa. Lanera derrigortuta zeuden eta tartean Ikea altzari konpainia suediarrarentzat aritu ziren lanean. Multinazionalak esan du gertatutakoa ikertuko duela eta balizko biktimekin hitz egingo duela baldin eta kalte-ordainak eman behar baditu.

2012ko maiatzaren 04a
Ikeako denda bat.

Telebista suediar batek jakinarazi duenez, "Ikea" etiketapean artxibatutako 800 dokumentu daude orotara, 1976 eta 1989 artekoak. Ikeak AEDn, Polonian eta geroago Kuban fabrikatu zituen Klippan izeneko sofaren moduko altzariak.

Pasa den abuztuan, WDR telebista kate alemaniarrak esan zuen Ikeak presoak erabili zituela Alemaniako Errepublika Demokratikoko 65 lantegitan.