argia.eus
INPRIMATU
Standing Rocken energia burujabetzarako jauzia egin nahi dute
  • Standing Rocken egin nahi duten petrolio-hodiaren proiektuak, Dakotako siux tribuen bizi eredua arriskuan jartzen duelako gatazka gogorrak izaten ari dira. Ekainean siuxek epaitegi federalean lortu zuten sententziari esker Dakota Access petrolio-hodiaren obrak bertan behera uztea lor dezakete. Orain arte izandako protestetan ehunka izan dira atxilotuak eta espetxeratuak. Estatuak insurgentziaren eta terrorismoaren kontrako taktikak erabiltzen dituztela salatu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 10a

AEBetako hamabi komunitate txiroenetatik zortzi Ipar eta Hego Dakotan daude, eta denak tribu komunitateak dira Nick Tilsenen arabera. Bere esanetan, hodiak pobrezia egoera areagotzeaz gain, “iraganera igarotzeko hodiak” dira, eta horregatik “etorkizuneko azpiegiturez hornitu behar dira indiar komunitateak”.

Eguzki panelekin 300 KWko proiektuarekin hasiko dira, eta orain haize errotak jartzeko lanetan hasiko dira. Standing Rock osatzen duten hamabi komunitateak energia berriztagarriekin bizitzea da beraien ametsa, nahiz eta kontziente diren ezin dela egun batetik bestera egin, “nonbaitetik hasi beharra dagoela” azpimarratu dute.

Tilsen, Thunder Valleyko Garapen Komunitarioko Korporazioaren burua da, eta komunitatearen erresilentziarako hainbat proiektu diseinatzen ari dira.

Aurretik Wahleah Johns "Native Renewables" kolektiboko kidearen ekimenez hainbat eguzki plaka jarri zituzten indio Navajoek.