argia.eus
INPRIMATU
Standing Rockeko oliobidearen kontrako protesta Washingtonera eraman dute
  • Milaka natibok eta ingurumenaren aldeko ekintzailek manifestazioa egin dute Washingtoneko erdigunean Dakota Acces Pipeline oliobidearen eraikuntzaren kontra protestatzeko.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko martxoaren 13a
Manifestazioa Washingtoneko erdigunean. (Arg.: Isyandan) Manifestazioa Washingtoneko erdigunean. (Arg.: Isyandan)

Donald Trump AEBetako lehendakariak eraikuntza bizkortu arazi zuen, eta funtzionamenduan berehala jarriko dutela aurreikusten dute. Horren kontra protesta egiteko, Trump hotelaren aurrean tipi bat eraiki dute. Martxa Etxe Zuriaren aurrean amaitu da, eta bilkura bat eskatu dute Trumpekin.

Oliobidearen zati bat Standig Rocks sioux erreserbaren ondotik igarotzen da, eta bertakoen leku sakratuak eta hilobiak hondatu ditu azpiegituraren eraikuntzak. Gainera, gune horretatik Missouri ibaia igarotzen da, eta ekologistek diote oliobideak urak kutsatuko dituela.

Udaberrian hasi ziren protestak DAPL ibilbidea zabaldu zutenean, eta geroztik ehunka pertsona atxilotu dituzte protestetan.

Hona asteburuko manifestazioaren argazki batzuk: