Europa Leagueko Athletic eta Spartak Moskuren arteko partidak istilu larriak sor zitzakeela jakina zen. Ertzaintzaren segurtasun dispositibo bereziak ez zituen istiluak galarazi. Ertzain bat bihotzekoak jota hil da eta gutxienez bederatzi lagun atxilotu dituzte. Jaurlaritzatik berretsi dute istiluetatik bereizi behar dela ezbeharra. Atxilotuak gaur pasako dira epailearen aurretik.
Partida aurretik izan dira istiluak. Bengalak jaurtitzen hasi ziren Spartak Moskuko zale ultra batzuk. Athletickeko hainbat jarraitzailek erasoari erantzun eta bi aldeen arteko tentsioa areagotu zen. Kristalezko botilak, edukiontziak eta bengalak jaurti zituzten elkarren artean. Segurtasun Sailaren arabera, bi taldeetako jarraitzaileek hartu dute parte istiluetan.
Bihotzekoak jota hil den ertzainaren kasua istiluekin ez nahasteko eskatu du Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak. “Operatibotik aparteko heriotza izan da”. Izan ere, istiluak gertatu bitartean ondoezik sentitu zen 51 urteko ermuarra. Basurtoko Ospitalera eraman zuten eta ordubetez suspertzen saiatu ziren arren, ezinezkoa izan zen bere onera itzultzea. Erne Ertzaintzako sindikatuak adierazi du “indarkeriazko heriotza” dela eta ez dela istiluetatik bereizi behar.
Behin istiluak amaituta, ertzainek bederatzi lagun atxilotu zituzten: bost euskal herritarrak dira, hiru errusiarrak eta bat poloniarra. Lehen bostek 20-25 urte inguru dituzte, eta desordena publikoa egitea egotzi diete; errusiarrak 20-27 urte artekoak dira eta desordenaz gain, autoritateari eraso egitea ere egozten zaie. Poloniarrari errusiarrek dituzten akusazio berdinak leporatzen zaizkio. Josu Bujanda Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako arduradunak adierazi duenez, atxilotuak izan diren Athletic zaleak istiluetarako materialarekin joan ziren futbol zelaira. Zale errusiarrek ere material “berezia” zeramatela salatu du twitter bidez Sare Antifaxistak. Hala nola, golfeko pilotak eta suzko lehergailuak.
Bilboko Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral eguerdirako. 13:00ean udaletxe aurrean dira biltzekoak, atzoko gertakariak gaitzetsi eta ertzainaren familiari babesa adierazteko. Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak segurtasun operatiboa defendatu du eta futboleko arduradunei neurriak hartzeko eskatu die. Guztira, 216 ertzain, 100 udaltzain eta Athletickek kontratatutako segurtasun pribatuko 200 agentek osatu zuten polizia operazioa.
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]
Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]
Realak Israelgo Tel Aviv-eko Maccabiren kontra jokatuko du ostegunean Belgradon. Segurtasun arazoak direla-eta, ez dute Israelen jokatuko. Talde txuri-urdineko zaletu batzuek Realari eskatu diote Palestinaren aldeko keinuren bat izateko, baina Jokin Aperribay presidenteak argi... [+]
Saudi Arabiak "emakumeen eta LGBTQ+ pertsonen eskubideak zapaltzen dituela-eta", 24 herrialdetako 106 emakumezko futbolari profesionalek Gianni Infantino FIFAko presidenteari eskatu diote Aramco petrolio-enpresarekin duten babesletza-akordioa hausteko.
1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]
Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.
Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.