argia.eus
INPRIMATU
Sostengu zabala lortzen ari da espekulazioaren kontra azaroaren 20an Baionan eginen den manifestazioa
  • Azaroaren 20ko hitzorduan parte hartzeko dei bateratua egin dute Ipar Euskal Herriko ehun eragile ezagunek. Etxebizitza eskubidea bermatzeko "politika ausarta eta berehalakoa" gauzatzea eskatzen diete Ipar Euskal Herriko hautetsiei.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2021eko irailaren 30a

Etxebizitzaren eskubidearen alde eta espekulazioaren kontra, azaroaren 20an Baionan eginen den manifestazioa jendetsua eta anitza izanen da. Honen isla dugu hitzordura deitzen duten lehen ehun eragileen zerrenda. Sindikatu ezberdinetako ordezkariak, etxebizitzaren eta laborantzaren arloan dabiltzan egituretakoak, kirolariak, kulturgintzakoak, ekonomia sozial eta eraldatzailearen sektorekoak, irakaskuntzakoak zein elkarte mundukoak, deitzaileen artean den aniztasuna begibistakoa da.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko "politika ausarta eta berehalakoa" gauzatzea eskatzen diete Ipar Euskal Herriko hautetsiei. Zehazkiago, "etxebizitzaren eta lurren merkatuaren erregulazioa" eta horretarako "kudeaketa publikoa edo kolektiboa" galdetzen diete. Herritar guztiei etxebizitza bat bermatzeko betebeharrari lotzea ere eskatzen diete, aterpe hau "duina eta eskuragarria" izanki. Etxebizitzaren politika klima larrialdiaren testuinguruan txertatzea nahi dute ere, besteak beste, lurren artifizializazioa gelditzeko neurriak edota elikadura burujabetzaren aldeko aldaketak bideratuz.

Espekulazioaren kontrako hitzordua azaroaren 20an iraganen da, Baionan. Arratsaldeko hiruetan abiatuko da manifestazioa. Herritar orori luzaturik dute gomita antolatzaileek: "Egoera honi [aterpetzeko zailtasunak eta espekulazioa] aurre egiteko aterabideak existitzen dira eta denok batera pentsatu behar ditugu. Bertan bizitzeko eskubidea bermatzeko bai eta espekulazioa gelditzeko borondate politikoa galdegiten dugu etxebizitza arloan ari diren eragile guziei. Eskaera horiek ahalik eta oihartzun gehien izateko, garrantzitsua da ahalik eta jende gehien baitu gaitezen azaroaren 20ean Baionako karriketan".

Hemen lehen ehun eragileen zerrenda:

Etxebizitzaren arloan:

ALBENQUE DOMINIQUE Habitat et Humanisme Pyrénées Adour, Kabia ESS-ren kide sortzailea BARROIS JÉRÔME « Côte Basque /Habitat -Humanisme Pyrénées-Adour »ren delegatua BERHO JEAN-LUC Inxauseta Jardunaldiak CAPDEVILLE CORINNE Biarritzeko gazte aterbearen zuzendari ohia DE NODREST PIERRE Maîllages elkartearen sortzailea DRIOLLET PIERRE « Habitat Eco-Action » koperatibaren kudeatzailea ETCHEBEST BEÑAT Etxalde-ko lehendakaria HEGUY ELAIA Gazte Ekintza / Action Jeunes HIRIGOYEN OLIVIER Patxa’ma-ren sortzailetarikoa IBARBOURE PANTXIKA ATHERBEAren zuzendaria IBARRA ANDREA Gazte Ekintza / Action Jeunes LOUGAROT NICOLE Etxeka-ren sortzailea • MOREAU ANA BAM kolektiboko kidea PEYRAULT MALIKA Alda SIOUGOS JACQUES Alokatzaileen defentsarako komitaren kidea VOISIN JEAN PIERRE Urbanismoa eta etxebizitzako arduradun ohia.

Elkarte munduan:

• AGOR MATHILDE Azia-ko lehendakaria ATTIAS CAMILLE CCVLeko ordezkaria (Conseil Consultatif de la vie locale du Quartier Milady/la Négresse) • CARRÉ STÉPHANIE Alternatiba feminista baten aldeko elkartearen kidea CHESNEAU YANN Biga Bai-ko lehendakaria ELICHIRY JEANDANIEL Elkarte sozial eta mediko-sozialen administratzailea ETCHART NICOLAS Barkoxe bizi elkarteko lehendakaria ETCHEVERRY TXETX Fondation Manu Robles-Arangiz FONTANG AMAIA Etorkinekin elkarteko ko-lehendakaria HARY MATHILDE La traversée de Mathilde INDO PAXKAL Garapen Kontseiluko lehendakaria IRALOUR PEIO SOS Indartu LUTHEREAU DENIS Elkarte munduko militantea, Garapen Kontseilua • PERONNIN STÉPHANE Bestearentzat-eko lehendakaria.

Laborantzaren eta ingurumenaren esparruan:

• CAPDEVILLE ISABELLE « Inter AMAP Pays Basque »-eko Lehendakaria CAUCHARD GUYLAINE Larrunkoop-eko Lehendakaria DAGUIN ARNAUD « Pour une Agriculture du Vivant » elkarteko bozeramailea GOBART OSPITAL AMBROISE Fridays For Future Pays Basque HOQUI JOANA Etxalteetan langile IPUTXA ANI Laboraria LAGRANGE MARIE-CHRISTINE Ibai-Errekak elkarteko Lehendakaria LAHARRAGUE FRANCK OTSOKOPeko sortzailea LEUGORRY MARIE CLAIRE Lurzaindia Lehendakaria MOLIMOS BEÑAT Laboraria, EHLG-ko ko-lehendakaria • PACHON VICTOR CADE-eko Lehendakaria ROUMA CHRISTEL Bizi-ko Koordinatzailea TOSINI EMMA Alternatiba

Sindikalgintzan:

• ANDRIEUX CHRISTINE Solidaires Pays Basque • DELION JULIEN CGT • GONZALEZ MYRTA GIRY LABeko delegatua Soliha-n • GRANGÉ LOUIS SNUipp-FSU • LAVIGNE PIERRE LABeko delegatua Atherbea-n • PARGADE BÉATRICE SNPES-PJJ FSU • ROUX LAURENT CFDT interco 64 • SAINTE-MARIE PANPI ELBeko Idazkari Nagusia • TEILLARY JÉRÔME CGT Cheminots

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean:

• CASTAINGS MATHIEU PDG FINACOOP (ESS) • GUILLENTEGUY MARIE DO CLES Giltzak, ko-kudeatzailea • HAYE GHIS Kabia-ko Lehendakaria - maison de l’ESS Pays Basque • NOBLIA PATXI SOKOA eta HERRIKOA-ko sortzailea • OTHONDO HENRI Hemen elkarteko Lehendakaria • PATXI BERGARA Enpresa nagusi • SEOSSE XALBAT Enpresa nagusi • VERGEZ ANNE-MARIE Frantziako artisau-arrantza txikiko plataformako lehendakaria

Artisten multzoan:

• AKIXO KEPA (ZIGOR) Artista • ARMSPACH MARKO Margolari eta Ilustratzailea • BARROSO ODEI Raperoa • CAIROL DAVID Konpositore • COSNAY MARIE Idazlea • DALEMAN BAPTISTE Kantaria • EKIZA JURGI Musikaria (Willis Drummond, Ekiza, Erabatera...) • FUCH MANEX Antzerkilaria • GARAT PATXI Kantaria • IRIBARNE LEIRE Kantaria (Diabolo Kiwi) • JUNQUET PAULINE Kantaria (Pauline et Juliette) • MALANDAIN THIERRY CCN Malandain Ballet Biarritz-eko koreografoa • MARCÉ AGATHE Arte-zuzendaria • OIHARZABAL ORTZI Euskadiko Orkesta Sinfonikoa • ZUBELDIA NAHIA LUMI taldeko musikaria

Zientzia, erakaskuntza, kulturan:

ABEBERRY JAKES Enbata-ko Lehendakaria • ARCOCHA AURELIE Erakasle eta ikerlaria • AYÇAGUER ELIXABET Sozial arloko erakaslea • BIDART JOJO Irratietako kazetaria • ERRAMOUSPE MIKEL Erakaslea, eskolako zuzendari ohia, ikus-entzunezko elkarteen militantea • ETXAMENDI NICOLE Unibertsitateko erakaslea • GOYHENECHE MARITXU Errobiko Kaskarrotak elkarteko Lehendakaria • GRATIEN KAMILA Kultur zerbitzuko laguntzaile administratiboa - EHZ • HIRIGARAY BIXENTE Historialaria • LANNES DAVID Matematikalaria, CNRS-eko Zuzendaria • LARROQUE SYLVIE L’Atalante cinema gelako ko-zuzendaria • LEKUNBERRI TEREXA Soziologoa • MAYTÉ PHILIPPE Eskolako zuzendari, Garapen Kontseiluko Lehendakari ordea

Kirolarien artean;

• BILLOTTE ANTTON Arraunlaria • BRUST MAIKA Rugbywoman internazionala • LARRALDE AMAIA Pilotaria - Paleta goma-ko munduko txapelduna • LAAROUSSI KADIRI Boxe Azkar Full Contact Kluba • RUIZ DE ALDA LAAKSONEN MATTIN RAFU Ur Kirolak Triathloi lehendakaria • TAUZIN MATHIEU Kirol entranatzailea

Politikarien esparruan:

ALAUX SYLVIANE Diputatu ohia eta Garapen Kontseiluko kidea • ARAGON MARIE-CHRISTINE GDSeko militantea • BETBEDER LUCIEN BILTZAReko Lehendakaria • BOZZY SYLVIE Génération.S-eko militantea • ETCHEVERRY-AINCHART PEIO EHBai • MAILFERT MARTINE Ensemble! Pays Basque • OURAOUI MEHDI Militante politikoa