argia.eus
INPRIMATU
Sostengu kanpaina abiatu dute Aitzinak Parisen egindako ekimenaren gastuak ordaintzeko
  • Dirua biltzeko ez ezik euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasunerako baliatu nahiko lukete dinamika. Gazte eragileei sostengu ekitaldiak antolatzeko deia egin diete.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko urtarrilaren 24a

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek espetxe ardurak dituzten instituzioen eraikinetara beren burua kateatu zuten joan den abenduaren 27an euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko. Bada, Aitzinako kideei isunak jarri dizkiete ekintzarengatik, eta sostengu kanpaina bat abiatu dute gastuei aurre egiteko. Jakinarazi dutenez, orotara 9.000 euroko gastuak eragin ditu ekimenak.

Ez dute diru bilketa hutsean gelditu nahi, ordea. Sostengu kanpaina preso eta iheslarien aldeko elkartasunerako ere baliatu nahi lukete, eta gazte elkarte, gaztetxe eta besta komiteei dei egin diete elkartasun agerraldiak antolatzeko. Horretarako, hainbat proposamen egin dituzte: esaterako, presoei buruzko hitzaldiak antolatzea eta egiten diren ekimen guztiak iruditegi beraren baitan kokatzea.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.