Nekazaritzari eta elikadura burujabetzari lotutako 150 erakunde elkartu ziren martxoaren 30ean, Espainiako Nekazaritza ministerioari baserritarren azokak irekitzeko eskatuz gutuna bidaltzeko. Astebetean 600 erakunde eta kolektibo izatera igaro dira eta apirilaren 8an beste gutun bat erregistratu dute ofizialki, oraingoan Osasun eta Kontsumo ministerioetara zuzenduta. Eskaerei oihartzuna emateko sare sozialetan kanpaina abiatu dute.
EHKOlektiboak eman du albistea: Nekazaritzari eta elikadura burujabetzari lotutako 150 erakunde elkartu ziren lehenik, martxoaren 30ean Espainiako Nekazaritza ministerioari besteak beste baserritarren azokak irekitzeko eskatuz gutuna bidaltzeko. Astebetean 600 erakunde eta kolektibo izatera igaro dira eta apirilaren 8an beste gutun bat erregistratu dute ofizialki, oraingoan Osasun eta Kontsumo ministerioetara zuzenduta. Hauxe eskatu diete bi ministerioei: bultzatu ditzatela eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpena, komertzializazioa, nekazaritza ekologikoa eta tokiko ekonomia.
Martxoaren 30ean Espainiako estatuko nekazarien inguruko 150 erakunde baino gehiagok sinatu eta bidali zuten eskaera urgentea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari. Gutun honetan eskatzen zuten baserritarren azokak irekitzea, administrazioek tokiko ekoizpenen aldeko apustua egitea eta nekazarien onurarako neurri fiskalak ezartzea.
Apirilaren 6an Espainiako ministerioaren "erantzun iheskorra" jaso dutela adierazi du EHKOlektiboak (hemen dago irakurgai ministeriotik jaso duten idatzia). Salatu du "Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ez duela ez erantzuten ez neurri zehatzik definitzen".
Bakoitzak bere lurraldean eragitearen garrantzia azpimarratu dute, "administrazio autonomikoek eta tokikoek eskaerak eta proposamen hauek balora ditzaten". Horretarako, #SOSNekazariak kanpaina abiatu dute sare sozialetan eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartzeko, eskaera hauei oihartzuna emanaz. Kanpainari buruzko informazioa eta materiala partekatzeko gune hau zabaldu dute (gazteleraz).
☀️ Bai hoixe!
🌊 Jarraitu dezagun olatuarekin! Ia 500 eragile baino gehiago gara! #SOSnekazariak #SOSCampesinado https://t.co/rAc7NO3YgH
— Mirene Begiristain (@mirenebegi) April 2, 2020
Kanpainarekin bat egin duten erakundeei zera eskatu diete: Ministerioari egindako eskaeren gutuna egokitzeko eta elikadura-arloko eskumenak dituzten tokiko eta autonomia-erkidegoko administrazioetara bidaltzeko.