Donostiako Udaltzaingoak oraindik ez dio konponbiderik eman plantillan duen langile faltari. Udan plantilla beti indartu izan da dozenaka udaltzainen kontratazioarekin, Donostia bezalako hiri turistiko batean udan sortzen diren behar eta zerbitzu desberdinei erantzuteko.
Udalak bat egin du Arkauteko poltsa eta deialdi bateratuekin, eta ikusi dugu udako aldi baterako programak betetzeko zailtasunak errepikatzen direla: urteren batean ez zen agenterik iristen, besteren batzuek ez zituzten hizkuntza-baldintzak betetzen, etab.
2024ko uda honetan beste desastre bat dugu, Udaltzaingoak poltsa bateratutik agenteak eskatzen dituenean udako aldi baterako programa burutzeko (100 inguru), Erandiotik 30 udaltzain besterik ezin izan dituzte bidali, bertan dagoen poltsak ez baitu ematen udalerri guztiek eskatzen dituzten udaltzain kopurua bidaltzeko.
Poltsa eta deialdi propioak aldarrikatzen jarraituko dugu, hiriak Udaltzaingoaren plantilla dimentsionatua, hurbila eta kalitatezkoa eduki dezan
Azpimarratu behar da ere, azken EPE bateratuan 40 agente ari direla formakuntza egiten Arkauten Donostiarako. Horietatik erdiak beste probintzia batzuetakoak dira, eta hurrengo deialdiko oposizioa egingo dute bizi diren udalerrietara hurbiltzeko. Horrek pertsona horiei lanera etortzeko egunerokotasunean dakarren mugikortasunaz ez hitz egiteagatik (batez beste 150 km egunean), eta Udaltzaingoaren azken akordioan aldatu egin behar izan den udaltzain horiek epaitegira joateagatiko lekualdatzeen konpentsazioa ordaintzeko araua.
Nahiz eta gobernu taldeak eta Udaltzaingoaren buruzagitzak gaiarekin tematu, hau ez da bidea. Joaten zaizkigun funtzionarioak prestatzen ditugu, eta Arkautetik ez dira gai hiriak behar dituen udaltzain kopurua bidaltzeko. Turismoak gora egin du etengabe, eta Udaltzaingoa indartu beharko lukeen agente kopuruak behera egin du, horrek langileen artean dakarren lan-karga handitzearekin batera.
Poltsa eta deialdi propioak aldarrikatzen jarraituko dugu, hiriak Udaltzaingoaren plantilla dimentsionatua, hurbila eta kalitatezkoa eduki dezan.
Egoi Aldalur, Donostiako Udaleko LABeko Sail Sindikala
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]
Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.
Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]
Gaur egungo hiriek eraldaketa prozesu sakonak behar dituzte arlo guztietan. Gizarte eta hiriek dituzten erronkak itzelak dira eta horiei heltzeko ezinbestekoa da diagnosi eta planifikazio ariketa integralak egitea eta, ondoren, erabaki partekatuak... [+]
Urriaren 21erako, mobilizazioak deitu zituen Gernika Palestina izena hartu duen sareak. Palestinak pairatzen duen genozidioa salatu, eta bakearen alde egiteko ekimena omen da, eta nekez jar gaitezke bi kausa horien kontra. Elkartasunak palestinarren alde lerratzera garamatza,... [+]
Euskal Herria Bizirik-ek, heldu den urriaren 26an, Gasteizen, Arabako herri plataformek eta nekazarien sindikatuek trantsizio energetikoaren aitzakian korporazio handiek inposatu nahi dituzten megaproiektuen aurka antolatutako manifestazioan parte hartzera animatu nahi du.