#ErregularizazioaORAIN kanpaina hasi dute sareetan apirilaren 13 goizean. SOS Arrazakeriak nabarmendu du osasun krisi honetan pertsona migranteak erregularizatzea beharrezkoa dela "guztiok izan dezagun babestuak izateko eskubidea".
SOS Arrazakeriak apirilaren 10ean argitaratutako idatzian (gazteleraz) nabarmendu du osasun krisi honetan pertsona migranteak erregularizatzea beharrezkoa dela "guztiok izan dezagun babestuak izateko eskubidea eta herritar orok dituen babes ofizialak jasotzekoa". Adierazi du "Gobernuak ezarriako neurriek zaildu egin dutela osasun babesa eta kolektibo zaurgarrienak laguntza sozialetatik kanpo" utzi dituztela. "Babes sozialerako mekanismoak gizartearen esku utzi dira eta ez ditu administrazio publikoak beregain hartu. Alarma egoeran nabarmenago bistaratu da gizarte arrazista, kapitalista eta koloniala". Erantzunak "neurri berekoa" izan behar duela adierazi du, "irmoa".
Oroitarazi dute Espainiako Gobernuak migrante eta prekarizatuenentzako onartu dituzten neurriek erregularizatuta dauden pertsonei edo erregularizazio tramiteak martxan dituztenei soilik lagunduko diela. Neurri horien artean daude, formazioa duten pertsona migranteak osasun langile edo nekazaritza lanetarako hartzea, edo etxeko langile izanik lana galdu dutenentzako laguntzak.
SOS Arrazakeriak oroitarazi du konfinamendua amaitu ostean ere koronabirusaren krisiak ondorioak utziko dituela gizartean eta ekonomian. Horregatik, "pertsona hauen erregularizazioa urgentziazko prebentzio neurri moduan ikusi behar dugu, saihestu ahal izateko egiturazko diskriminazio honek indarrean jarraitzea gure gizarteak berreraikitzen hasten garenean".
Apirilaren 13 goizean abiatu dute sare sozialetan #ErregularizazioaORAIN kanpaina.
GURE HERRIA DENONTZAKO TOKIA
Arrazakeriaren virusa ere sutsitu!
BAT EGIN!#ErregularizazioaORAIN#ErregularizazioaORAIN#ErregularizazioaORAIN#RegularizacionYa#RegularizacionUrgente #COVID19 @sanchezcastejon @PabloIglesias @carmencalvo_ @interiorgob pic.twitter.com/557rtXXGNM
— SOS Racismo Nafarroa (@SOSracismoNafar) April 13, 2020