Iratxe Sorzabal Irungo militantea 2001.urtean atxilotu zuten Hernanin eta bost egunez torturatu zuten guardia zibilek. Torturak salatu zituen arren, epaileak ez zituen kontutan ukan, eta Iratxe Sorzabalek ihes egitea lortu zuen Ipar Euskal Herrira. Zenbait urte geroago atxilotu zuten Frantzian. Iaz, euroaginduak onartu ondotik, espainaratu eta Madrilen bere kontrako auzia abiatu dute.
Iratxe Sorzabalen sustengu taldekoak Madrilen izan dira. Horietako bat Ihintza Ostolaza da eta Euskal Irratietako lagunek hitz egin dute berarekin.