Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean aurrekusitako kontzertuak ere aurrera atera ziren.
Asteburuko beldurrak egi bihurtu ziren eta euriak eta hotzak eragin handia izan zuten festan. Eguraldi onarekin milaka lagun hurbiltzen badira festara, atzokoan ehunka ziren horiek. Takonerako Vistabella eremuko aldeari eutsi zio Sortzenek, baina Basotxoko ekitaldeak bertan behera utzi ziren. Eguraldiak gogotik baldintzatu zuen aurtengo edizioa. Igande goizean Iruñeko Arga pasealekuko hainbat gune itxi ziren ibaiak gainezka egin zuelako.
Festan izandako galerei aurre egiteko laguntza eskatu du Sortzenek eta kontu korronte bat ireki du horretarako: ES98 3035 0058 30 0581172598
Ohartarazi nahi dugu elkartasun ekonomikorako honako kontu korrontea zabaltzea erabaki dugula sortu zaizkigun galerei aurre egin ahal izateko:
Festa
ES98 3035 0058 30 0581172598
Euskaratik guztion eskola sortzen segi dezagun!
— Sortzen #EgunOn! (@SortzenElkartea) 2019(e)ko maiatzaren 19(a)
Behean, Ahotsa.info-k argitaratutako bideoa: