argia.eus
INPRIMATU
Sorturen idazkari orokor kargua hutsik geldituko da Otegi preso dagoelako
  • EH Bilduko parlamentari Hasier Arraiz da Sortuko presidente izateko hautagai nagusia, alderdiaren prozesu eratzailean parte hartzen ari diren kideek hala erabakita. Logroñoko kartzelan preso dagoen Arnaldo Otegik, bestalde, bermerik handiena lortu du idazkari nagusia izateko. Kargua hutsik geratuko da.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko otsailaren 14a
Arnaldo Otegi hautatu dute idazkari nagusi

Zerrenda berean gainontzeko karguetarako arduradunak ere proposatu dituzte, GARAk jakinarazi duenez: Juan Joxe Petrikorena komunikazio arlorako, Idoia Aiastui barne antolaketarako, Marisa Alejandro finantza gaietarako eta Maite Ubiria nazioarteko harremanetarako. Herri batzarrek larunbat honetan egingo dute bozketa, eta aipatu hautagaiak onartuak izanez gero, hilaren 23an Iruñeko Baluarten egingo duten Kongresuan izendatuko dituzte.

Proposatutako hautagai guztiek ibilbide luzea egina dute ezker abertzalearen barruan. Nazioarteko harremanetarako hautagaiak izan ezik, gainontzeko lauek (Arraizek, Aiastuik, Petrikorenak eta Alejandrok) Kontseilu Nazionaleko Idazkaritza osatuko lukete, eguneroko erabakiez arduratuko den organoa.