Konferentziaren azken interbentzio osoaren berri ez badugu ere, zenbait aipamen eta adierazpen irakurtzeko aukera izan dugu euren kideko den komunikabidean, horrenbestez, bere agerkari digitalean argitaratutakoa abiapuntutzat harturik, kontsiderazio batzuk egingo ditugu.
Ohartu garenez, batzuetan, bozeramailetzak zein buruzagiek, hortaz alderdiak, gauza bat esan eta egun gutxira kontrakoa adierazten dute, hala nola, une batean eusko burgesiarekin itundutako estatutu berriaz ari dira, eta ondoren ez dute gogoko euren burua autonomistatzat jotzea. Agian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako estatutua Espainiaren gehigarri bat besterik ez delakoan gaudelako asko eta asko Euskal Herrian.
Hori da Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren helburu estrategikoei uko egiteak eta sisteman txertatzeak dakartena eta, aldi berean, “ez da ezer gertatzen, betikoak baikara” aldarrikatu egiten dute. Azken batean, eskizofrenia hutsa edo gezurretan aritzen dira, euskal sozialdemokraziari (kapitalak egokitutako funtzioa ezkutatzeko, dela eskuinekoa, dela zentrokoa edo ezkerrekoa.
Modu horretara, 1978ko erregimenarekin hausteko nahia adierazten dute eta, aldi berean, harro daude GAL-PSOEri emandako botoaz, “euskal gizartearen” alde berriro bozkatuko dutela esanez (Iñarritu, sionismoaren defendatzaile). Modu berean, eta duela gutxi azpimarratzen genuen bezala, “euskal gizartea” testigu gisa jarri ohi dute etengabe, une oro egitea exijitzen dietena josi edo apurtzeko.
Egun batzuetan autodeterminazioaz ari dira, horren aldeko dinamika ia ahazturik badute ere, eta autodeterminazioa eskatzeko eskubidea galde egiten dute, funtsezko eskubide utziezina izanik, herri hizkeran bazterrak nahastea da hori.
Sortuk oraindik dio ezkerreko bozka independentista dela kalterik gehien egiten diena. Bada, guk behin eta berriz hauxe diogu: egoerak “okerrera” egiten baldin badu, lehenago gertatu bezala, EH Bilduren botoa GALen aldekoa izango da, eta hala jokatzeko prest omen dago berriro ere
Aldi berean, hiru erreietako prozesu independentista aipatzen dute (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa edo Euskadi, Nafarroa Garaia eta Iparralde). Hiru errei eta erritmo desberdinak, eta magia bidez euskal independentzia osatuko dute 2026. urterako, bai ikaragarria! Zerikusirik izango ote dute Ipar Amerikako inperialistekin (Estatu Batuak) dituzten harreman bikainek? Hau da, inperialista hiltzaile eta terrorista horiek, kontinente guztietako herrialdeak inbaditu eta suntsitzen dituzten modura, agian, antzinako Jugoslaviako Kosovon gertatu bezala, Euskadiko Estatua eraikitzea bururatzen zaie. Jakitun gara kasu eta kondizio berberak ez direla, baina lubakiaren beste aldean egonez gero, edozer gerta daiteke.
Era berean, Fronte Independentistaz ari dira. Euskaldunon aldetik nor den nor ustezko Fronte horretan galdetzen dugu, kontuan edukita, orain arte, euskal indar instituzionalistek men egiten diotela gure okupatzaileen legeriari. Berriro diogu, euskal autonomista eta instituzionalizatuen artean ez dugu ikusten inongo eragile errealik halako frontea osatzeko.
“78ko erregimenarekiko” haustura defendatzen dute. Zertaz ari garen jakite aldera, diktadura frankistatik diktadura burgesera igarotzeko erreformatzat jotzen dugu erregimen hori, monarkia parlamentaristarekin. Baina, jakina, euskal gizartearen ongizatearen alde eginez bozkatzen diote GALi, hau da, aukerarik txarrenetan onena.
Inork ez omen du herria geldiarazten (ez dio irabazten) … baina argi geratu da 35ak, 5ak eta 47ak geldiarazi egin zituztela. Egia esan, lagin-patroi eredugarria ez izateaz gain, ez dator bat goiko esaldiarekin, batez ere, Ezker Abertzalearen munduan, egituretatik askoz haratago zabaltzen dena, esandakoa beti bete egiten zela kontuan edukita eta ez alderantziz, espektro politikorik gehienean gertatzen zen eta gertatzen den bezala.
Halaber, bakea eta askatasuna lehenago edo geroago iritsiko dela Euskal Herrira diote. Horren harira guk diogu Independentzia eta Sozialismoa direla Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu historikoak eta Ezker Abertzale osoaren etengabeko aldarrikapenik preziatuenak. Orain, Sorturen interpretazioaren arabera, euskal gizarteak nahi ditu bakea eta askatasuna. haientzat frogatuta dagoenez, horiexek dira Euskal Herrian bizi den euskal herritar ororen desiorik handiena, oinarrizko behar guztiak beterik baitituzte: enplegu duina, etxebizitza bai ala bai guztientzat, finantzazio publikoaren bidezko goi mailako irakaskuntza, murrizketarik gabeko osasun sistema publikoa, jubilazioa… Beraz, bakea eta askatasuna? Zein herriz ari dira? Okerreko gidaliburua al darabilte?
Sortuk oraindik dio ezkerreko bozka independentista dela kalterik gehien egiten diena. Bada, guk behin eta berriz hauxe diogu: egoerak “okerrera” egiten baldin badu, lehenago gertatu bezala, EH Bilduren botoa GALen aldekoa izango da, eta hala jokatzeko prest omen dago berriro ere. Guk diogun bezala, euskal ildo politiko koherente eta iraultzaileak kalte egiten die estrategia espainolistei (salbuespenik gabe), izan ere, ez dago onartzerik etsaien aurrean harakiri egitea.
Berriro diogu, 2026. urterako Euskal Herriaren independentzia nahi dute, baina amnistia aipatzean izu aurpegia ipintzen dute. Den-dena eman beharko da euskal preso politikoak kalera atera eta deportatuak nahiz iheslariak itzul daitezen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu osoak erabat baztertuta utzi egin zituenak
Sistema ekonomiko, kapitalista eta patriarkalean aldaketa erradikala egiteko helburu duen mugimendu edo bestelako egitura orok euskal langile mugimendu independente eta iraultzailea sortzeko nahia agertzen du beti. Halako mugimenduak alderdi, sindikatu eta bestelako botereetatik independente izan beharko du, bai eta, bere askatasun osoaren subjektu eragile ere. Kapitalari borroka fronteak dibertsifikatzea interesatzen zaio, nazio eta klase zapalkuntza ezkutatze aldera.
Berriro diogu, 2026. urterako Euskal Herriaren independentzia nahi dute, baina amnistia aipatzean izu aurpegia ipintzen dute. Den-dena eman beharko da euskal preso politikoak kalera atera eta deportatuak nahiz iheslariak itzul daitezen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu osoak erabat baztertuta utzi egin zituenak. Baina badiogu ere egiazko amnistia ezinbestekoa dela gure azken helburuak lortzeko , bihar eta etzi, inolako zalantzarik gabe, euskal preso politiko berriak izango baitugu.
Ez ahaztu, azaroaren 10a hurbiltzen ari den heinean, itxurazko planteamendu sendoak gauzatu egingo direla. Baina hauteskundeen ajearen ostean, autonomia estatutu berriari ekingo diote berriro ere, aldi berean, hitz egingo dute patronalarekin krisialdi ekonomikoren berragertze bortitza dela kausa, praktikan hainbeste pertsona ezkutatu nahian badabil ere, eta abar.
Abstentzio aktibo eta iraultzailearen aldeko dinamika erraldoi baterako deia egiten dugu, bai eta, nazio askapenerako euskal mugimendu sozialista eta iraultzailea ahalik eta lasterren osatzen laguntzeko ere.