argia.eus
INPRIMATU
‘Sortuko dira besteak’ kantaldiak Beasainen eta Andoainen
  • Sortuko dira besteak kantaldia Beasaingo (Gipuzkoa) Antzizar kiroldegian eta Andoaingo Bastero kulturunean izango dira ekainaren 9an eta 15ean hurrenez-hurren. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallus arituko dira kantuan Andoainen, eta Amets ez beste guztiak Beasainen. Besteak beste, Xabier Leteren abestiak berreskuratuko dituzte kantariek, bakarka eta taldeka. Bideoan Petti birako kontzertu batean, Haizea dator abesten.

2012ko maiatzaren 24a

Kontzerturako sarrerak 15 euroan daude salgai Kutxaren webgunean (www.kutxasarrerak.net) eta hainbat taberna eta dendatan. Beasaingo emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Andoaingoa 21:30ean.

Sortuko dira besteak emanaldiari buruz GipuzkoaKulturak egindako erreportaje zabala: