Sortuko dira besteak kantaldi zikloak Arrasateko (Gipuzkoa) Amaia antzokian egingo du geldialdia hilaren 31n. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallus arituko dira kantuan. Besteak beste, Xabier Leteren abestiak berreskuratuko dituzte kantariek, bakarka eta taldeka.
Kontzerturako sarrerak 15 euroan daude salgai Kutxaren webgunean (www.kutxasarrerak.net), kutxazainetan eta 943001200 telefono zenbakian.
Emanaldia 19:00etan hasiko da. Arrasateko Udalak antolatu du, ARGIAren, Antza enpresaren, A&M kultur promotoraren eta Goiena komunikazio taldearen laguntzarekin.
Haizea dator (Petti)
Presoaren eskutitza (Alex Sardui)