argia.eus
INPRIMATU
Sortuk Donostiako militante bat kanporatu du emakumeen aurkako erasoak egitea egotzita
  • Sortuk prentsara zabaldu duen ohar batean azaldu duenez, "jasotako lekukotza eta datuen arabera, Donostiako militante ezagun batek, bere militante kondizioa aprobetxatuta, eremu eta afera batzuetan erreferentziala zena, engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazteen argazkiak biluzik lortzeko". Ezker abertzaletik kanporatzeko prozedura abiatu dutela jakinarazi dute.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 12a

Sortuk militanteen artean zabaldutako zirkularrean batetik, eta prentsara bidalitako oharrarekin bestetik, "babes osoa" agertu nahi izan die pertsona horren jarduerak kaltetu ahal izan dituen emakumeei, eta euren esku jartzen ditu bere baliabide guztiak.

Gertaerak "aho betez" salatzen dituela jakinarazi du, baita "sexu erasoen aurrean zero tolerantzia izaten jarraituko duela ere, edozein direlarik ere erasoen egilea eta erasoaren tamaina".

Mugimendu feministatik edo bestelako eragile sozialetik burutu ahal diren erantzun dinamikak babestuko dituela adierazi du Sortuk.