argia.eus
INPRIMATU
Sormen bekak eta egonaldiak eskainiko ditu aurrenekoz Aiaraldeko Kultur Faktoriak
  • Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.

ARGIA @argia 2023ko abuztuaren 01a

Ekainaren hasieran zabaldu zuen Aiaraldeko Kultur Faktoriak hainbat sormen proiektu laguntzeko sormen beka deialdiaren aurreneko edizioa.

Lau proiekturi esleitu die mila euroko beka uda honetan proiektua lantzeko; hauek izan dira sarituak: Kirrikiri ipuin bilduma interkatiboa (Maider Ramirez Martín eta Oihane Ibarra Salinas), Forever - Lagunekin bakarrik tatuatu daiteke antzezlana (Maite Aizpurua Olaizola, Intza Alkain Ibarguren eta Mejillon Tigre Kolektiboa), Cuchara de Plata o Llaves bideo-narrazio esperimentala (Ane Azkona Galarraga) eta Eskutik dantza urbano koreografia interdiziplinarra (Harkaitz Gorostiaga Estiballes).

Lagundutako sormen proiektuak udazkenean erakutsiko dituzte publikoaren aurrean, Faktorian bertan antolatuko den sortzaileen arteko topaketa irekian edota udazkenerako antolatzen ari diren Arte Hartze zikloan.