argia.eus
INPRIMATU
Sorkunen ‘Ziklomorphosia’ diskoak azaroaren 4an ikusiko du argia
  • Ziklomorphosia da Sorkunen disko berria. Jazz eta funk doinuak, soul modernoa eta aintzinakoa, reggae erritmoren bat edo beste, popa... entzungo ditu play botoia sakatzen duen zaleak, beti ere, geruza dotore batez inguratua eta babestua.

Entzun! @entzuner 2015eko urriaren 30
Diskoaren azala.

Hamar kantu berri biltzen ditu Sorkunen disko berriak, eta Forki kazetariak promo-oharrean adierazi duenez, "Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunaren guztiz ezberdina dena".

Ziklomorphosia-rekin Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du, Forkiren esanetan. "Modu magistralean konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren panoraman".

Diskoko kantu guztiak propioak dira, bat izan ezik, 60etako Howling Wolfen Spoonful doinauren bertsioa.

LEHEN KONTZERTUAK

2015/11/26 Kafe Antzokia - Bilbo + Libe

2015/11/28 Zentral Kafe Antzokia - Iruñea + Zea Mays

2015/12/11 Jimmy Jazz - Gasteiz + Zura

2015/12/19 Intxaurrondo K.E. - Donostia

Oharra: albiste hau Entzun.com gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.