argia.eus
INPRIMATU
Soraya Rodriguez, PSOEko bozeramailea: “Barcinak ezin du jarraitu bere postuan”
  • Soraya Rodriguez PSOEko Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak baieztatu du, Ferrazek babesten dituela PSNren asmoak Nafarroako hauteskundeak aurreratzeko.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko martxoaren 04a
Soraya Rodriguez, PSOEko bozeramailea: "PSOEk ez du Bildurekin itunik sinatuko". (Argazkia: EFE)

El Mundok astelehenean argitaratutako elkarrizketan irakur daitezke Rodriguezen adierazpenak.

PSOEk Bildurekin itunik ez duela sinatuko dio Rodriguezek. Alderdiaren “marra gorriak” zeintzuk diren argi dutela ere adierazi du eta muga horiek ez dituztela igaroko.

Nafarroak “birsorkuntza demokratikoa”-ren beharra du Rodriguezen ustez, baina Bilduk prozesu horretan "ez du agintzen, ez markatzen ez gidatzen" buruzagi sozialistak adierazi duenez.

Azken aldian erkidegoan argitara atera diren ustelkeria kasuaz ere mintzatu da. “PPk ezin ditu ustelkeria kasu gehiago onartu”.

“PSOEn argi daukagu Barcinaren egoera eutsiezina dela. Nafarrek azken urteotan gertatutakoaren inguruan erabakitzeko eskubidea dute”. Horretarako, gobernu egonkor berri bat ezartzeko hauteskundeak  beharrezkoak direla azpimarratu du PSOEko bozeramaileak.

PSNk gaur hasiko ditu bilerak oposizioko alderdiekin, Bildurekin izan ezik.