Soraluzeko hizkuntza aniztasuna bistarazteko topaketa egingo dute Herriko Antzokian ostegun arratsaldean eta hitz egiten diren 20 hizkuntzetatik 13tako hiztunen kontakizunak entzun ahal izango dira.
20 hizkuntza erabiltzen dira Soraluzen. Horietako 13ren gaineko topaketa izango da gaur, eguena, Soraluzeko Herriko Antzokian. Hizkuntza aniztasuna ikus-entzunezkoa proiektatuko da lehenengo, eta geurea ez den bestelako ama hizkuntzarekin duten harremana eta nork bere hizkuntzari ematen dion erabilera aztertuko da 13 herrikideren kontakizunak baliatuta. 19:00etan da hitzordua.
Albiste hau Plaentxia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.