Hebron ondoan, Israelgo armadak palestinar bat hil du aurreko egunean hil zuten 12 urteko haurraren hiletan. 20 urteko Shawkat Khalid Awad buruan eta urdailean jasotako tiroen ondorioz zendu da. Israelgo soldaduek, horrez gain, hiletan gas negar eragilea eta granadak ere jaurti zituen hiletan, Democracy Now hedabidean irakur daitekeenez.
12 urteko haurra autoan zihoan aitarekin eta anaia gazteagoarekin. Aitak gerora hedabideetan azaldu duenez, Hebron ondoko errepidean Israelgo militarren checkpointa ikusi zuzenean 180 graduko bira eman zuen autoarekin. Hori nahikoa arrazoi izan zen Israelgo soldaduek autoaren aurka tiro egin eta eta 12 urteko haurra hiltzeko.
Associated Press berri agentzia AEBtarraren azpiko lehen bideo honetan hileta jendetsuko irudiak ikus daitezke, baina ez Israelgo armadak nola egin zien eraso.
Beste bideo honetan ikus daiteke gorpua kaleetan barrena daramaten bitartean, nola sortzen diren beste gazte baten heriotza eragingo zuen istiluak palestinarren eta soldadu israeldarren artean.