argia.eus
INPRIMATU
Filtrazioa: Soldadu frantziarrek Afrika Erdiko Errepublikan haurrak bortxatu zituzten
  • Frantziako soldaduek Afrika Erdiko Errepublikan (AEE) bederatzi urte arteko haurrei sexu erasoak egin zizkietela azaleratu du filtratutako txosten batek. Testigantzak jasotzen dituen txostena hedabide batzuei helarazteagatik Genevan Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen goi komisarioa inabilitatu dute.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2015eko maiatzaren 04a
Soldadu frantziarrak Bangui hiriburuan.

The Guardian egunkariak txostena eskuratu du. Azaldu dutenez, “Haurrei sexu erasoak nazioarteko indar armatuen partetik” izenburupean eta “konfidentziala” seiluaz, txostenak bortxaketak eta sodomia kasuak jasotzen ditu. Banguin, AEEko hiriburuan, janariaren eta uraren truk, goseak zeuden eta etxerik gabeko haurrei egindako erasoak bildu dituzte.

Eskandaluak François Hollande lehen ministroa hitz egitera behartu du. Adierazi duenez, salaketa baieztatuko balitz, soldaduok gogor zigortuko dituzte. Horrez gain, Jean-Yves Le Drian Defensa ministroak hedabideei adierazi die haur eskaleak bortxatu dituzten soldaduek “bandera iraindu” dutela eta ikerketarekin jarraituko dutela.

NBE ere ez da kritiketatik libratu kasua argitaratu ondoren, sexu erasoen aurka egin beharrean filtratzaileen aurka egin duelako erakundeak.

Frantziaren kolonia izan zen herrialde horretan, azken operazio "humanitarioa" 2013an abiatu zuten barne gatazkek eragindako biktimei laguntzeko. Human Rights Watch GKEak adierazi zuen herri txikietan hilketek jarraitzen zutela.