Espainiako armadako kideek preso irakiarrak torturatu zituztela frogatu du El País egunkariak argitaraturiko bideo batek, AEBek herrialdea indarrez hartu zutenetik hamar urte betetzear daudenean. Gertakaria Irakeko Diwaniya basean izan zen, 2004 hasieran. Gervasio Sanchez kazetariak dio, gainera, El Paísek 2005etik zekiela soldadu espainiarrek tratu txarrak eman zituztela.
Orain arte, soldadu estatubatuarren eta alemaniarren indarkeria frogatzen zuten bideo eta testigantzak bakarrik ikusi ahal izan dira. Espainiako Indar Armatuetako jeneralek harro zioten euren jokaerak beti garbiak izan zirela.
40 segundo irauten dituen bideoan bost soldadu espainiar agertzen dira gelaxka batean sartzen. Bertan preso bat dago lurrean etzanda. Soldaduetako batek altxatzeko agintzen dio oihuka, baina badirudi presoak ez diola ulertu eta bertan gelditzen da. Orduan, lehendik ikusten ez den preso bat erortzen da bestearen gainera, eta hiru soldadu ostikoka hasten zaizkie indar handiz. Atean gelditu den soldaduetako batek bat-batean zera dio: “Jo! Hau garbitu dute jada”.
Espainiak Irakeko inbasioan parte hartu zuen urteetan, presoak nola tratatu azaltzen zuen jokabide gida bana eman zitzaion soldadu bakoitzari. Bertan, “indarkeri minimo eta beharrezkoa” soilik erabil zezatela esaten zitzaien, baina horren kontrola agintean zegoen ofizialaren baitan zegoen.
Espainiako Defentsa Ministerioak esan du ikerketa bat jarriko duela martxan irudien egiatasuna frogatzeko, eta egindakoagatik “erantzukizunak egotz daitezkeen” zehazteko, ia hamar urte igaro baitira gertakaritik.
Orain arte, soldadu espainiarrek eragindako indarkeria kasu bakar bat salatu dute. Flayeh al Mayalik Irakeko presondegi batean tratu krudela jaso zuela esan zuen, baina salaketa ez zen inoiz ikertu.
Irudion argitaratzeak polemika eragin du zenbait sektoretan. PSOEk eta IUk sakoneko ikerketa bat egiteko eskatu diote Espainiako ministerioari. Gervasio Sanchez kazetariak, bere aldetik, hainbat txiotan gaiari buruzko informazioa eman du. Ondoren dituzue irakurgai.
El País presenta esta información con ocho años de retraso. Sabían desde el 2005 lo que había pasado en Diwaniya.blogs.heraldo.es/gervasiosanche…
— Gervasio Sánchez (@gervasanchez) 2013 martxoa 17
En marzo de 2004 el traductor de El País, Flayeh al Mayali, fue detenido en Diwaniya. Sufrió tratos inhumanos y degradantes por el CNI.
— Gervasio Sánchez (@gervasanchez) 2013 martxoa 17
Durante meses pedí a los responsables de El País que investigaran lo ocurrido con su traductor. No me hicieron ni caso.
— Gervasio Sánchez (@gervasanchez) 2013 martxoa 17