argia.eus
INPRIMATU
SNP alderdiak irabazi ditu Eskoziako bozak
  • Azken bi hauteskundeetako joerari jarraiki, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak irabazi ditu Eskoziako Parlamenturako hauteskundeak. 129 eserlekutatik 63 erdietsi ditu SNPk. Ez du gehiengo absoluturik lortu: bi eserleku falta izan zaizkio horretarako. %55,6koa izan da parte hartzea.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko maiatzaren 06a
Nagusitasuna mantentzea lortu du Eskoziako Alderdi Nazionalak. (Arg: SNP)

Eskoziako Alderdi Nazionalak alde nabarmena lortu du gainerako alderdiekiko. Kontserbadoreek 31 eserleku eskuratu dituzte, eta laboristek 24. Berdeak izan dira laugarren indar bozkatuena, 6 eserleku lortuta. Alderdi Liberal Demokratak, beraz, babesa galdu du, eta laugarren postutik bosgarrenera jaitsi da, 5 eserlekurekin. Bestetik, RISE ezkerreko koalizio independentista berriak ez du parlamentuan sartzerik lortu.

Inkestek SNPren garaipena iragartzen zuten, eta hala gertatu da. Ikusteke zegoen, hala ere, zein alderdik eskuratuko zukeen oposizio buru izateko ardura, kontserbadoreak eta laboristak zeuden lehian. RISE parlamentuan sartzeko aukera ere iragarri zuten inkestek, baina ezkerreko koalizio independentistak ez du helburua lortu.

Eskualdeetako botoa, bestalde, banatuago dago. Kontserbadoreek 24 eserleku lortu dituzte eta laboristek 21. Berdeak izan dira hirugarren bozkatuenak, 6 eserlekurekin eta SNPk 4 eserleku besterik ez ditu erdietsi. Alderdi Liberal Demokratak eserleku bakarra lortu du. Eskozian alderdi txikiagoek ordezkari gehiago eskuratu ohi dituzte eskualdeetako botoen bidez.

Eskoziako hauteskundeetako emaitzak grafiko bidez:

BBC

Zuzeneko jarraipena egin du BBCk