NSA segurtasun agentziako langile ohi Edward Snowdenek esan du "bijilantzia konpainia" dela Facebook. Adierazpenok egin ditu Facebookek itxi ostean Cambridge Analytica enpresaren eta bertoko langile ohi Christopher Wylie-ren kontuak. Analista kanadiar honek salatu du Cambridge-ek 50 milioi herritarren datuak pilatu zituela legez kanpo, AEBetako 2016ko hauteskunde kanpainan Donald Trumpen hautagaitza babesteko.
"Bizitza pribatuen inguruko datu zehatzak bildu eta saltzea ardatz duten negozioak 'bijilantziarako konpainia' gisa izendatu ziren garai batean. 'Sare sozial' deitzea engainu arrakastatsuena da, Gerra Depertamentua bilakatu zenetik Defentsa Departamentua".
Milaka kontakturen datuak
Cambridge Analytica eta Global Science Research (GSR) konpainiek diruz ordaindu zioten milaka erabiltzaileri, pertsonalitate-frogak egin eta erabilera akademikorako datuak pilatzeko. Bi enpresek, ordea, erabiltzaile horiek Facebook-en dituzten kontaktuen datuak ere jaso zituzten, Facebooken erabilpen-baldintzek argi uzten dutenean datuok ezin direla baliatu publizitate kanpaina eta gisakoetan.
Businesses that make money by collecting and selling detailed records of private lives were once plainly described as "surveillance companies." Their rebranding as "social media" is the most successful deception since the Department of War became the Department of Defense.
— Edward Snowden (@Snowden) 2018(e)ko martxoak 17
Deletefacebook.com: Ezabatu ezazu zure kontua
Gertatutakoak krisia eragin du Facebooken. #DeleteFacebook traola da egunotan twitterren erabilienetako bat, eta milaka dira mezua bere egin eta Facebook kontua ezabatu duten erabiltzaileak.
Nola ezabatu zure Facebook kontua?: DeleteFacebook.com