Euskal Autonomia Erkidegoko Podemos-Ahal Dugu ez da Smithsonian Folklife Festivalean izango. Washingtonen, AEBetako hiriburuan ospatuko da jaialdia asteazkenetik aurrera, eta Jaurlaritzak eta Aldundiek gonbidatu zuten alderdi morea, gainontzeko partiduekin batera.
Urtarrilean iragarri zuten festibal horretan Euskal Autonomia Erkidegoak protagonismoa izango zuela aurten. Tabakaleran egindako agerpen publikoan hiru Foru Aldundietako buruzagiak, Donostiako alkatea eta Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua izan ziren besteak beste –Kultura sailburuordea ez ordea–.
1967tik ospatzen den jaialdiaren aurtengo edizioan "Basque innovation by culture" ("Euskal berrikuntza kulturaren bidez") da gai zentraletako bat. Jaialdiak Euskal Herriko musikariak (Gatibu, Kalakan, Kepa Junkera, Korrontzi, Mikel Markez…), dantzariak (Aukeran, Oinkari, joaldunak…), herri kirolak, gastronomia, itsas-industria edo AEBetako euskaldunen lekukotasunak jasoko ditu, besteak beste.
“Irudi estereotipatua” kritikatu du Ahal Duguk
“Gure mugetatik haratago euskal kultura zabaltzeko ahaleginak egitearekin bat gatoz, baina kezka handiarekin ikusten dugu euskal kulturaz zabal daitekeen irudi estereotipatu eta homogeneoa”, irakur daiteke Ahal Duguk bere erabakia esplikatzeko argitaratu duen oharrean. “Euskadin errealitate kultural anitz bizi dira elkarrekin” oharrean nabarmendu dutenez. Ugaritasun hori, ordea, ez da behar bezala ordezkatuko jaialdian Ahal Duguren ustez.
Kritika estereotipo kulturaletik harago doa: “Ezin dugu partekatu kultura etekin ekonomikoa ateratzeko edo turismoa erakartzeko erabilia izatea, bide esklusiboak balira bezala, horrela promoziorako baliogarriak ez diren kultura adierazpenak argazkitik at geratuko baitira”.
Gainera, “zalantza asko” agertu ditu alderdiak, “diru publikoarekin egiten diren ekitaldi mota hauek, milioi bat euro inguru kasu honetan, ekar ditzaketen itzulera ekonomiko eta sozialei buruz”.
Auzia arretaz jarraituko dutela iragarri dute. “Urtez urte, kulturako aurrekontuak jaisten dira eta, horren ondorioz, sortzaileek beren lanetatik bizi ezinda dauden bitartean, euskal instituzioek ekitaldi erraldoi eta hotsandikoen aldeko apustua mantentzen dute”.
Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]
Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]
Musika jarraitzailea bazara, Rodrigo Cuevas ezaguna izango zaizu. Gure lurretan gonbidatua izan da, Bilboko Aste Nagusian, Iruñeko Enmusikadas eta Oreretan bukatu berri den Atlantikaldian, eta Erromeriak bira kantatu eta dantzatu dio bere fan talde zabalari. Rodrigo... [+]
Herri musikari eskaini dio bizitza osoa Juan Mari Beltranek (Donostia, 1947); biltzen, sortzen eta zabaltzen. Haurtzaroan, Etxarri Aranatzen, heldu zien lehenengo musika tresnei eta familiarekin Donostiara mugituta hasi zen han eta hemen txistua astintzen. Dantza taldeetan... [+]
Estoniar lagun batek Iñaki Ahedori bidalitako postal bateko seilua da "Nondik nora folklorea?" erakusketaren abiapuntua. 1995. urtetik ari da seiluak biltzen, eta 2019an publikoari erakusteko aukera sortu zen Eusko Lorak dantza taldeak antolatutako erakusketaren... [+]
Nabarrikadas. Historia y folclore de Navarra izeneko liburua Joxemiel Bidadorrek Diario de Noticias-en 1999 eta 2002 artean idatzitako artikuluen bilduma bat da.
Euskal herri kulturari ekarpen handia egin zion Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa 1936, Zornotza 2020) etnografoa asteazken goizaldean hil da 84 urterekin. Besteak beste, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren koordinatzaile izan zen. Durangoko kultur mugimenduetan ere... [+]
Ostiral honetan hasiko da Bartzelonan Tradicionàrius nazioarteko folk jaialdia. Aurtengo edizioak Kepa Junkera musikari bilbotarra omenduko du, beren beregi sortutako Kepa aurrera ikuskizunarekin.
Frantziako Kultura Ministerioak bost departamendutan frogatuko du Pass Culture dispositiboa: 18 urteko 10.000 herritarrei zuzendua zaie, bakoitzak 500 euroko dirutza birtuala baluke urtebetean erabiltzeko, kultura kontsumitzeko eta aplikazio baten bidez balia lezake erakusketa,... [+]
Urtero Uztaritzen egin ohi den Lapurtarren Biltzarra bertan behera utzi dute aurten antolatzaileek. Festa prestatzeko taldea ez dela berritzen eta "akituta" daudela azaldu dute.
Betidanik entzun dut Urruñan izan zela ditxolari handi bat, adineko herritarren oroitzapenetan ongi atxikia dena. Xanpun bertsolaria ere harekin trebatu omen zen errima kontuetan. Tamalez, nehon ez dut deus idatzirik topatu gizon honetaz. Hori dela eta, ezker-eskuin... [+]
Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon,... [+]
Smithsonian Fundazio estatubatuar ahaltsuak Euskal Kulturari eskaini dio Washingtonen egin ohi duen folklore jaialdi erraldoia. Eztabaida izan da euskal ordezkaritza folklorikoegia ala justu kontrakoa, folklorearekin akonplejatua izan ote den. Nik bigarrena diot, eta salatu nahi... [+]
Euskal kulturaz ezer ez dakien atzerritarrari zer esplikatuko diogu? Aukeratu egin behar baita, dena ezin da azaldu; baina ikuspegi topikoegiak ere ez dira komeni. AEBetako Smithsonian Folklife Festivalera euskal erakundeek eramandako programazioak zeresana eragin du. Irudi... [+]
Asteazkenean hasi zen AEBetan Smithsonian Folklife jaialdia, Euskal Autonomia Erkidegoa gonbidatu nagusien artean duela. Euskal erakundeek proiektatu duten irudiak eztabaida eragin ostean jakin da 2018an Katalunia izango dela herrialde gonbidatua.