Smartphone, iPad edo antzerako gailuekin gehiegi jolasten duten haurrek arriskua dute hainbat gaitasun ez garatzeko: enpatia, interakzio soziala eta arazoen ebazpena besteak beste, Bostoneko unibertsitateko medikuntza eskolako ikerlari talde batek Pediatrics aldizkarian adierazi duenez.
Gaitasun hauen murrizketa haurren eta gurasoen arteko interakzioa urritzearen eragina dela azpimarratu dut; izan ere, hauen ustez, guraso asko haurrak teknologien bitartez lasaitzen saiatzen dira.
Adituen arabera, umeak arreta eta autodiziplina arazoekin doaz eskolara, irakasle, ikasle eta gurasoei arazoak sortuz. Ordenagailu aurrean orduak ematen dituzten umeek, euren garapenean atzerapenak izan ditzakete eta gerora alfabetatzeko prozesuan aurrera egiteko gaitasun eza izan dezaketela.
“Lehen umeek hizkiak azkar ikasten zituzten haur eskolan. Egun, gero eta haur gutxiago dira hizkiak ikasten dituztenak, eta makurrena dena, ez dituzte ikasi nahi”, salatu du Iwona Lemánska lehen hezkuntzako irakasleak.
Cris Rowan pediatra, terapeuta okupazional eta biologoaren arabera, haur eta gazteek gailu elektronikoak gomendatutakoa baino bost bider gehiago erabiltzen dituzte eta euren bizitzan eragin larriak izaten dituzte.
Dimitri Chistakis doktorearen arabera, orain arte egindako ikerketa guztiek ez dute sakontasun handirik izan, eskuko gailu elektroniko hauen inguruko fenomenoa oso berria delako: “iPadak merkatuan hiru bat urte daramatzate. Horrek esan nahi du orain arte fenomeno honekin lotuta egin diren ikerketa guztiak gehiago garatu behar direla. Umeendako gauzarik garrantzitsuena gurasoekin edota zaintzen dituzten pertsonekin denbora igarotzea da. Gurasoek umea gailu elektronikoekin ematen duen denbora kontrolatu behar dute, baita hauen erabilpenak ekintza garrantzitsuagoak zein neurritan ordezkatzen dituen ere”.
Kaiser Fundazioak eta Kanadako Active Healthy Kids-ek gailu elektronikoen neurrigabeko erabilpena handitu dela ohartarazi dute. Kontrolik gabeko erabilpen hau gehien bat haurrengan areagotu da Rowanen arabera: “Pediatra moduan gurasoei, irakasleei eta gobernuei hamabi urtetik beherako haurrendako eskuko gailu elektronikoen erabilpena debekatzea eskatzen dut”.
Ameriketako Pediatria Akademiaren eta Kanadako Pediatria Elkartearen arabera, 0-2 urte bitarteko haurrek gailu elektronikoekin ez dute harremanik izan behar, eta bi urtetik gorakoek egunean bi ordu nahiko izan beharko lituzkete.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]