argia.eus
INPRIMATU
Skolaek genero berdintasunari egin dion ekarpena saritu du Unescok
  • Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) Skolae hezkidetza programari emango dio Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria. Urriaren 11n jasoko du Nafarroako Gobernuak, Parisen egingo den ekitaldi batean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko abuztuaren 08a

Nafarroako aurreko gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eman zuen berria atzo, kargua utzi zuen egunean, eta Interneteko sare sozialen bidez.

Solanak gogora ekarri du Maria Txibitek gidatuko duen gobernuak "konpromisoa" hartua duela datorren legealdian ere horrekin jarraitzeko. Nafarroako 116 ikastetxetan ezarria dago Skolae hezikidetza programa.

 

Azken urtean talde ultrakatoliko, alderdi eskuindar eta hedabide zenbaitetan polemika sortu duen programa izan da. Solanak mehatxu gutunak jaso zituen, eta babespean jarri zuen Foruzaingoak. Skolae landu zuten hamar profesionalek epailearen aurretik igaro behar izan zuten ekainean.