argia.eus
INPRIMATU
Skolae programaren manipulazioa salatu du Barkosek
  • "Programa ez zaio inori inposatuko", adierazi du Uxue Barkos presidenteak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urriaren 29a
Argazkia: @fm983irratia

Skolae Berdin Bidean hezkidetza programaren "desitxuratzea" onargarria ez dela adierazi du Nafarroako presidente Uxue Barkosek. Hala erantzun die azken asteotan UPNko eta PPko kideek programaren inguruan zabaldutako iritziei: "Programa hau ez zaio inori inposatu, ez zentroei, eta are gutxiago gurasoei".

Berdintasunarekiko konpromisoa adierazteko gai diren ikasleak lortzeko helburuz jarri du abian programa Nafarroako Gobernuak. "Alde guztien errespetua behar du gaiak, jarrera guztiak onargariak dira, baina onargarria ez dena desitxuratzea da".

Hezkuntza departamentuak ere manipulaziotzat jo ditu Skolae Berdin Bidean hezkidetza programaren kontra egiten ari diren salaketa "larriak". "Nafarroako gobernuak sustatzen duen programaren kontra esaten ari direnak guztiz faltsuak dira eta baieztatzen ari dena, baita parlamentuko hainbat ordezkariren aldetik ere, ez da inondik inora lotzen ez programaren literaltasunarekin, ezta izpirituarekin ere".

<< Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.