argia.eus
INPRIMATU
Arma kimikoak egiteko azpiegitura suntsitu du Siriak
  • Siriako Gobernuak suntsitu egin du arma kimikoak fabrikatzeko ekipamendu guztia, begirale aritu den OPCW erakundeak jakinarazi duenez. Arma kimiko oro suntsitzea da hurrengo pausoa.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 31
Siriak 2014ko lehen sei-hilabetea amaitu arterako epea du arma kimiko guztiak suntsitzeko. (Argazkia: TV Peru)

Urriaren 6an hasi zen Bashar al-Assaden gobernua azpiegiturak suntsitzen, eta eman zitzaion epea agortzear zela iragarri du Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak (OPCW) agindutakoa bete egin duela, hainbat hedabidek (BBC / Al Jazeera) jaso duten bezala.

Dena den, Gobernuaren instalazioak bideokamera bidez kontrolatuko dituzte, Al-Assad ekipamendua konpontzen saiatuko ez dela ziurtatzeko.

Azpiegitura suntsituta, Siriak 2014ko lehen sei-hilabetea amaitu arterako epea du arma kimiko guztiak suntsitzeko. OPCW erakundeak eta Al-Assaden gobernuak bi asteren buruan iragarriko dute zein egutegi finkatuko duten.