Artikulu honen bidez, BDZ mugimenduak irailaren 24an Bilboko Guggenheimen egingo den ekitaldiari boikota egiteko deia egin nahi du publikoki. Bertan, Noa "artista" sionista ezagunak parte hartuko du.
Israel egiten ari den genozidioaren testuinguruan, Gazan eta Zisjordanian ia 50.000 palestinar erail eta milioika desplazatu dituenean, ordezkari sionistei ahotsa ematea gizatasun eta errespetu falta handia iruditzen zaigu.
Noa Bilbora etorriko zela jakin genuenean, BDZtik BBK Bilbao Kultura Social Forumen antolatzaileekin bildu ginen, gure desadostasuna adierazteko eta ekitaldia bertan behera uzteko eskatzeko. Ezezkoaren aurrean, idazki hau publiko egin behar dugu, eta adierazi Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren konplizitatea, sionismoaren normalizazioa eta zuriketa diru publikoarekin babesteagatik.
Noa Bilbora ekartzea, edo beste edozein "artista" sionista Mendebaldera etortzea, ez da "kultura-ekitaldi" soila. "Kultura-industria" Israelen estrategia kolonialaren funtsezko tresna da, sionismoa maila globalean legitimatzea eta normalizatzea helburu duen estrategia. "Artea" eta "musika" kultura-gerra zabalago baten armak dira, masa-distrakziorako armak, zeinen bidez estatu sionistak "kultura-aniztasunaren" eta "mundura zabaltzearen" irudia eraikitzen duen, eta bere benetako izaera supremazista eta koloniala ezkutatzen du.
Noa Bilbora ekartzea, edo beste edozein "artista" sionista Mendebaldera etortzea, ez da "kultura-ekitaldi" soila. "Kultura-industria" Israelen estrategia kolonialaren funtsezko tresna da, sionismoa maila globalean legitimatzeko
Puntu honetara iritsita, batzuek galde lezakete, baina zergatik boikota egin Noari, Israeli buruz jarrera "kritikoak" publikoki hartzeagatik ezaguna denari?
Erantzuna sinplea da: Noa kolonizazioa normalizatzeko eta zuritzeko estrategia horren parte aktiboa da, nahiz eta bere sionismoa "ahots kritiko" etiketarekin mozorrotu. Noak "giza aurpegia duen sionismoa" irudikatzen du, proiektu kolonialari funtzionala den sionismo "aurrerakoia", Netanyahuren "gehiegikeriak" kritikatu ditzakeena, baina arazoaren errora inoiz joan gabe; kolonizazioa, apartheid-a eta estatu sionistaren izaera inperialista erdigunean jarri gabe.
Noaren "sionismo aurrerakoiaren" izaera hipokrita eta instrumentalaren adibide bat etengabeko erretorika distantziakidea da. "Kolono onaren" diskurtso gorrotagarri hori, "indarkeria guztiak arbuiatzen dituena, edonondik datozela ere"; Palestinako haur batek tanke baten aurka jaurtitako harria eta Gazan 1.000 zibil akabatzen dituzten israeldarren bonbak parekatzen dituena; palestinarrek apartheid-aren harresiaren aurka egindako manifestazio bat, eta ehunka eskola eta ospitaleren suntsiketa edo gosea Gazako gerra-arma gisa erabiltzea modu berean gaitzesten dituena. Diskurtso hipokrita horrek gatazka ahalik eta abstrakzio handienera murrizten du, "batzuen eta besteen gehiegikerietara"; erretorika horrek "gatazkaren konponbide baketsuaz" betetzen du ahoa, "gatazkaren" kausa diren egiturazko gai guztiak aipatu gabe (kolonizazioa, apartheida, sionismoaren heriotza-ideologia...). BDZtik argi daukagu: zapaldua eta zapaltzailea, biktima eta borreroa maila berean jartzea gerra kultural sionistaren beste tresnetako bat da, eta Noa gerra kultural honen parte aktiboa da.
Noak sionismoa zuritzen duen ardura ulertzeko, nahikoa da zenbait gertakari aipatzea, agerian uzten dutenak bere "progresismoa" proiektu kolonialaren tresna mediatikoa dela:
Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarrak esan zuen bezala: "Neutrala bazara injustizia egoeretan, zapaltzailearen aldea aukeratu duzu". Alde hori izango da antolatzaileek aukeratutakoa irailaren 24rako aurreikusitako programazioarekin aurrera jarraituz gero.
Horregatik guztiagatik, atzera egiteko eta Noaren parte-hartzea bertan behera uzteko deia berresten dizuegu. Bestela, aurrean izango gaituzue: irailaren 24an, 18:30ean, Guggenheimeneko sarreran.
Boikota Noari! Sionismorik ez! Palestina aurrera!
Bizkaiko Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren Kanpainaren Taldea