ESK, ELA, LAB eta UGT sindikatuen ustez, hiru espezialitatetan baino gehiagotan egin behar da berriro hautaproba.
Sindikatuek adierazi dutenez, “hemeretzi espezialitatetan antzeman dira iruzur zantzuak eta soilik hirutan egingo da hautaproba berriz”. “Akatsak” beharrean “filtrazioak” direla aitortu ez izana leporatu diote Osakidetzari.
Mediku talde bat ere jendaurrean salatu du Osakidetzako oposizioen irregulartasuna. Azaldu dutenez, “sistema osoa dago zalantzan eta ezin da horrela jarraitu”.