argia.eus
INPRIMATU
Sindikalismoaren etorkizunaz hausnartzeko jardunaldiak Donostian
  • Martxoaren 5ean eta 6an ekingo diote sindikalismoaren etorkizunaz hausnartzeko (Bir)pentsatzen jardunaldiei Donostian. LABen Ipar Hegoa fundazioak antolatu ditu. 350 pertsonak baino gehiagok eman dute izena.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 05

LABen berrikuntza prozesuari ekingo diote jardunaldi horiekin eta 2017. urtean egingo den kongresuarekin amaituko dute.

Ipar Hegoa fundazioak etorkizunean antolatuko dituen ekitaldiak irekiak izango direla jakinarazi du Zuluetak, “egin beharreko birmoldatzeak gure inguruko jendeak, nahiz eta sindikalismoan ez aritu, eskatzen duenari erantzun diezaion”.

“Azken urteetako krisi ekonomikoaren harira langileak eta, oro har, herritarrak beren eskubideak mantendu edo garatzeko tresnarik gabe geratzen ginela ikustean” sortu zen jardunaldi hauek antolatzeko ideia Jagoba Zulueta Ipar Hegoakeko arduradunak azaldu duenez.

Bertako eta kanpoko hizlariak izango dira. “Euskal Herritik kanpoko elementu batzuk hemen gertatzen diren mugimendu sozial eta ekonomikoen norabidea finkatzen dute. Eta Euskal Herritik bertatik ere gogoeta egitea beharrezkoa da”, adierazi du Zuluetak.

#Birpentsatzen traola erabiltzen ari dira Twitterren jarraipena egiteko