Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan dagoen arazoa eskualde osoan pairatzen dela azpimarratuz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean entregatuko dituzte atxikimendu guztiak.
Salatu dutenez, azken urteetan “murrizten eta ahultzen” joan dira Aiaraldeko Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuko baliabideak, “eta ez soilik opor sasoietan”.
Bi arazo zehatzetan jarri dute begirada. Alde batetik, azaldu dute azken urteetan “erabat normalizatu” dela “Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku gabe jardutea”. Bestetik, anbulantzietan ere medikuak falta izan direla nabarmendu dute. “Ikusi dugu baita ere, behin baino gehiagotan, gure eskualdeari zerbitzua eman behar zion anbulantzia medikalizatua mediku gabe egon dela, eta Barrualde-Galdakaoko beste anbulantzia medikalizatua ere egon dela medikurik gabe. Kasu horietan, Erakunde Sanitario Integratu guztia geratu da larrialdietarako zerbitzu egoki gabe”, ohartarazi dute.
Horri lotuta, gogora ekarri dute Laudion aurten bi pertsona hil direla testuinguru horretan: “Agian, osasun zerbitzuak %100ean egonda ere gertatuko lirateke ezbehar horiek, baina osasun zerbitzuak uneoro egon behar dira ehuneko ehunean; eta larrialdietarako prestatuak dauden zerbitzuek garaiz eta behar den dotazioarekin artatu behar dituzte larrialdiak. Ezin dute zalantzarik eragin, eta tristea da pentsatzea ea zer gertatuko litzatekeen egoera beste bat izango balitz”.
“Eskualdeko gainontzeko herrietan ere” pairatu dute “Lehen Mailako arretak izandako gainbehera", eta osasun publikoaren beste esparru batzuetan ere nabaritu da.
Baina mediku gabeziatik harago doa arazoa, agerraldian salatu dutenez. “Eskualdeko gainontzeko herrietan ere” pairatu dute “Lehen Mailako arretak izandako gainbehera", eta osasun publikoaren beste esparru batzuetan ere nabaritu da, "Buru Osasunerako Zentroko zerbitzuan, kasu”.
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, orain arte ez da “neurri zuzentzailerik” hartu eta “geroz eta ahulagoa” da Aiaraldeko egopera “Osakidetzako baliabideei dagokionez”. Gauzak hala, lau aldarri zehatz plazaratu dituzte sinadura bilketari begira:
Ekimenaren sustatzaileek nabarmendu dute dela “jokoan dagoena”, eta “jende ororen inolikazioa” behar dela osasun sistema publiko eta duinaren aldeko borrokan. Gauzak hala, sinadura bilketan aktiboki parte hartzeko deia luzatu diete eskualdeko bizilagun guztiei. Horretarako, posta elektroniko bat jarri dute interesdunen eskura: aiaraldekogrebabatzordea@aiaraldea.eus. “Animatu laguntzera sinadurak jasoz zure lantoki, eskola, herri edo auzoan”.