argia.eus
INPRIMATU
Silvia Federici aktibista feminista Katakrak liburu-dendan izango da irailaren 11n
  • Idazle, irakasle eta aktibista feministak hitzaldia eskainiko du Iruñeko Katakrak liburu-dendan. Azken 40 urteotan AEBetan bizi den italiarrak erreprodukzio lana eta etxeko lanak izan ditu ikergai nagusi.

ARGIA @argia 2017ko abuztuaren 25
Silvia Federici Tabakaleran. Argazkia: Dani Blanco.

2016ko hondarrean Donostiako Tabakaleran eman zuen hitzaldia eta Danele Sarriugarte Mochalesek elkarrizketa egin zion ARGIArako. Emakumeen etxeko lanen esangura iraultzeaz eta globalizazioak munduko emakumeei ekarri dienaz hitz egin zuen italiarrak. Egitura komunalen eta elkartasunaren beharra ere aldarrikatu zuen.

Elkarrizketa osoa (Argia, 2017-01-15, Danele Sarriugarte Mochales) lotura honetan daukazue.