30 pertsona inguruko talde batek Alemaniako Siemens taldearen Atenaseko eraikina okupatu du apirilaren 11an. Poliziak eta enpresaren langileek jakinarazi dutenez, “mailegu-emaileek Greziari inposatutako austeritate neurrien aurkako protesta da".
Bulegoetara sartu eta “ez dugu bertako eta kanpoko kapitalistekin negoziatzen” dioen parkarta jarri dute zintzilik eraikinaren aurrealdean. “Ez gara Alemaniaren kolonia ez beste inongo indar inperialistaren izango” dioten eskuorriak ere banatu dituzte.
Siemensen ordezkari Hellas Mari Agaliotou-ren esanetan, “protesta baketsua da eta manifestariek eraikina uztea espero dugu”.
Reutersen arabera, greziar askok Alemaniaren aurka jotzen dute nazioarteko mailegu-emaileek eskatutako austeritate politiken ondorioz. Neurri horiek 240 milioi euro erreskate-funtsaren truke hartu dituzte.
Austeritate neurrien aurkako manifestariek hainbat eraikin publiko okupatu dituzte orain arte eta apirilean Atenaseko Parlamentuko lorategira sartu ziren. Maiatzean Alemaniako enbaxadaren aurrean manifestazioa antolatu dute.