argia.eus
INPRIMATU
Sexu langileen lekukotasunak biltzen dituen liburu baten kontra oldartu da CAPP kolektibo feminista Baionan
  • Katakrak argitaletxearen Puta zikinak liburuaren kontra oldartu da CAPP Collectif Abolition Porno Prostitution kolektibo feminista Baionan, Elkar liburudendan. Juno Mac eta Molly Smith idatzi liburuaren azalak urratu eta "Prostituzioa: bezeroak, bortxatzaile hiltzaileak" dioten eranskailu batzuk ezarri dizkiete.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko martxoaren 14a

Sexu langileen lekukotasunak biltzen ditu lan horrek. Katakrak argitaletxeak ekintza salatu du, eta agiri baten bidez adierazi duenez "prostituzioaren aldeko eta kontrakoen arteko eztabaida, ez litzateke bide horretatik garatu behar".