argia.eus
INPRIMATU
Sexu indarkeriagatik jarritako salaketak bikoiztu dira Nafarroan 2016ko lehen hiruhilekoan
  • Urteko lehen hiru hilabeteetan genero indarkeriagatik zabaldutako auziak 265 dira, iazko urte osoko kopuru bera.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko maiatzaren 25a

Nafarroako Gobernuko Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako sailak aditzera eman duenez, adingabeak tartean dauden auzien kopurua igo egin da.

Salaketen kopurua gora doa modu kezkagarrian, 2014an 11 salaketa jaso baitziren, aurtengo lehen hiruhilekoaren herena.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra