argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea izango da ostegunean Donostiako jaietan
  • Donostiako jaietan izandako sexu erasoak salatzeko bilkura deitu dute mugimendu feministak eta Donostiako piratek. Ostegunean izango da elkarretaratzea, 19:00etan Bulebarrean. 

ARGIA @argia 2017ko abuztuaren 17a
Abuztuaren 17an izango da bilkura Bulebarrean 19:00etan.

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, astearte goizean emakumezko batek sexu erasoa izan zuen Urgull mendiaren inguruetan eta polizia gertaerak ikertzen ari da. Donostiako Piratek zabaldutako oharrean, emakumezkoari babes osoa helarazi diote. Erasoak salatzeko telefono zenbakia eta e-posta jarri zuten festen hasieran Piratek eta salatu dute hasieratik ari direla jasotzen salaketa ugari.